Salgai daude Ertza konpainiaren 'Zehar' emanaldirako sarrerak, Biterin eta online

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 26a, 00:00

Datorren hilabetean, maiatzaren 6an, Zehar dantza eta musika emanaldia eskainiko du Ertza konpainiak Biterin. Asier Zabaleta eta Iñar Sastre izango dira oholtza gainean, eta musikariak, zuzeneko musika, bideoa, antzerkia eta dantza garaikidea uztartuko dituzte ikuskizunean. Sarrerak 7,5 euroan daude salgai, bai Biteriko leihatilan, bai online kultura.hernanihttp://kultura.hernani.eus/eu/.eus webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!