Ezustekoa Zinkoenean, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 24a, 11:23

Gaur goizaldean, 10:30ak aldera, auto batek emakume bat harrapatu du Zinkoenean. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, istripua «ez da larria» izan eta guztia kontrolpean dago orain.

Gaur goizean istripua izan da Zinkoenean, auto batek emakume bat harrapatu baitu zebra-bidea gurutzatzen ari zela. Testigu batek azaldu du zaurituak buruan kolpe bat hartu duela. Hala ere, berehala bertaratu dira udaltzainak eta anbulantzia. Horren bueltan, Udaltzaingoak jakitera eman du ezustekoa ez dela larria izan. Gainera, bidea une batez moztuta egon bada ere, segituan erregulatu dute trafikoa eta, beraz, bidea zabalik dago dagoeneko.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!