Hernaniko infantil neskak Espainiako Txapelketan ariko dira gaurtik Galizian

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 24a, 00:00

Aurreko astean Euskadiko Batel Txapelketan brontzezko domina lortu eta gero, Hernaniko infantil nesken batelak Espainiako Txapelketan parte hartuko du gaur Moañan, Galizian. Sailkapen estropadan hamar ontzik hartuko dute parte, bi txandetan banatuta. Txanda bakoitzeko bi lehenengoak eta hirugarrenen artean denborarik onena lortzen duena sartuko dira biharko finalera. Beste bostak B finala jokatuko dute. Sailkapen estropadak gaur 16:00etan hasiko dira. Bihar B finalak 10:00etan hasiko dira eta final haundiak 11:30etan. Gaur jakingo da txanden konposizioa.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!