Grupo Kursaal enpresa hernaniarrak azterketa bat burutu du Gipuzkoako komertzioetan, barruko airearen kalitatearen inguruan, CO2 balioak neurtzeko.
Azterketarako datuak biltzeko, funtsezkoa izan da NEOS, monitorizaziorako plataforma gipuzkoarra. Tresna honek aukera ematen du barruko airearen kalitatearekin lotutako edozein parametro neurtzeko. Kasu honetan, azterketa burutzeko, CO2 kontzentrazioa neurtu dugu, komertzioen eta merkatal zentroen barrualdean. Parametro hori zuzenean dago lotuta espazioaren aireztapenarekin.
Airearen kalitatearen eta CO2aren maila ezagutzea funtsezkoa da neurriak hartzeko, aireztapen estrategiak egokitzeko eta airearen kalitatea bikaina eta osasungarria dela bermatzeko.
Bulegoan, komertzioetan, tabernetan, eskoletan edo gure etxean, denboraren %80-90 igarotzen dugu espazio itxietan. COVID-19ak gure bizitza erabat aldatu aurretik, OMSek (Osasunaren Nazioarteko Erakundeak) ohartarazi zuen leku itxietako airea egon zitekeela 10 aldiz kutsatuagoa, kanpoko airea baino.
Grupo Kursaalek hamarkada bat baino gehiago darama kontu horiek guztiak aztertzen. 2018an, gainera, herritarren kontzientziaziorako kanpaina bat bultzatu zuen, barruko eta kanpoko airearen kalitatearen inguruan.
Konprometitutako enpresa bat
Hernaniko herriarentzat, harro egotekoa da Grupo Kursaal bezalako enpresa batek, errekonozimendu handikoa izanik, kontzientziazio kanpainak eta airearen kalitatearen inguruko azterketak burutzea, gizarteari baliabide teknologiko aitzindariak eskaintzen dizkiotenak espazio osasungarriagoak izateko. Bereziki orain, egungo testuinguruan.
Hernaniko enpresek, komertzioek eta ostalaritzak, bertako enpresa bat daukate eskura, beraien establezimenduetako airearen kalitatea neurtzeko aitzindariak diren baliabideak dauzkana. Horien bitartez, bezero eta erabiltzaileei ziurtatuko diete aireztapen ezin hobea daukan espazio bat.
Komertzio seguru baten alde.
