Loidi eta Altzuetako bidea itxita, bi egunez

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 22a, 00:00

Segurtasun hesia jarriko denez, bidea itxita egongo da gaur eta bihar. 

Gaur hasiko dituzte lanak, Osinaga auzoko Loidi eta Altzueta tartean bidearen ertzean segurtasun hesia jartzeko.  Lanak egiten diren bitartean, bidea itxi beharko da zati horretan; hau da, Portutik datozen ibilgailuek ezingo dute Loiditik aurrera egin eta Elorrabi edo Altzuetatik datozenak Lastaola edota Ibarluzeko poligonotik joan beharko dute Hernanirantz.

Udalak adierazi duenez, lan horiek  egiteko bi eguneko epea aurreikusten da. Beraz, gaur eta bihar itxita egongo da bidea, 09:00etatik 18:00etara.

 

Semaforoak, martxan

Apirileko bigarren astean, berriz, semaforoak jarri zituzten bide horretan. Horrekin, ez dira aldi berean pasako norabide batean eta bestean doazen autoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!