Greba

Gaur ez da organikoa jasoko

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 21a, 00:00

Datorren ostegunean sektore publikoan deituta dagoen grebarekin bat egin du Garbitania elkarte publikoko enpresa batzordeak. Horrek eragina izango du hondakinen bilketan: gaur gauean jasotzen den organikoa ez da jasoko; eta, horrez gain, bihar goizean egiten den altzari bilketa eta poligonoetako kartoia ere ez dira bilduko. Udalak herritarrei eskatu die hondakin horiek kalera ez ateratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!