Dobera Euskara Elkarteak Batzar Orokorra antolatu du gaurko. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin; eta bazkideei bertaratzeko deia luzatu die. Batzarra presentzialki egingo da, baina, online jarraitzeko aukera ere izango da: https://meet.jit.si/DOBERA-BatzarOrokorra. Horrez gain, batzarrera joateko ordezkaritza beste bazkide baten esku utzi daiteke. Horretarako, baimena idatzita eman beharko da eta saioa hasi aurretik aurkeztu beharko zaio idazkariari.