Neurri berriak gaurtik, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 20a, 00:00

Egungo osasun egoera dela eta, Hernani eremu gorrian sartu denez, hainbat neurri berri bete beharko dituzte kiroldegiko erabiltzaileek. Hain justu, gaurtik aurrera, intzidentzia tasa jaitsi arte, edukia %50era murriztuko da. Horrez gain, igerilekukoak izan ezik, aldagelak ezingo dira erabili. Igerilekukoak %35eko edukiera izango dute eta dutxak bakarka erabili ahal izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!