Garaipen erraza lortu dute jubenil neskek

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 20a, 00:00

Larunbateko partidua hasi aurretik talde argazkia.

3-0 irabazi zioten zarautzeko Lizardi taldeari historia haundirik izan ez zuen partidu batean. 

Larunbat arratsaldean jokatu zen partiduan garaipena lortu zuten boleibol taldeko jubenil neskek. Partidua ez zen teknikoki ona izan, baina nahikoa izan zen hernaniarrek Lizardi Zarautz taldea gainditzeko.


Aste Santuko atsedena ondoren etxeko taldeak ez zuen joko ona egin baina aurkariak ere ez zuen gehiegi behartu eta horrela ordubete iraun zuen partidu batean, 3-0 irabazi zuten hernaniarrek.


Jokoak lehen puntuetatik kontrolpean izan zituen Eligio Rodriguezek zuzentzen duen taldeak eta lehen jokoa 25-12 erraz irabazi zuen, behar baino akats gehiago egin arren.


Bigarren jokoa orekatuagoa izan zen, bereziki etxekoen maila jaitsi egin zelako. Hala ere, jokoaren azken unean 25-19 irabaztea lortu zuten.
Hirugarren eta azken jokoak ez zuen historiarik izan, Zarauztarrak 2-0 galtzen zeudela ikusirik ez zuten aukerarik izan, 25-7 eta beste hiru puntu gehiago etxekoentzak.


Hurrengo partidua ere kiroldegian izango da datorren larunbatean, Fortuna taldearen aurka. Partidu hau ez da horren erraza izango eta joko ona egin beharko dute emaitza ona lortu nahi badute etxekoek donostiarren kontra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!