Bukaera garratza mutil seniorrek, ligaxkari

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 20a, 00:00

Neska jubenilek irabazi egin zuten ligako estreinako partidua, kiroldegian.

22-21 galdu zuten Bergararen kontra, eta azkeneko postuan bukatu dute ligaxka.

Erronka polita zeukan Hernanik asteburuan, mutil seniorretan, Bergararen kantxan. Ligaxkako azkeneko partidua zuen, eta multzoko postu guztiak zeuden jokoan. Eta azkenean, bukaera denetan garratzena izan du talde hernaniarrak: 22-21 galdu zuen Bergararen kontrako partidu estua, eta sailkapeneko azkeneko postura jaitsi da horrela. Izan ere, aurrea hartu dio Bergarak berak, eta baita Sima Corazonistas taldeak ere. Biekin berdinduta geratu dira hernaniarrak, baina egindako eta jasotako golen kopuruagatik, laugarren bukatu du Hernanik. Urola Aranzadi izan da liderra.

Jubeniletan, berriz, txapelketako estreinako partidua zeukan nesken taldeak, eta garaipen haundia lortu zuen etxean, Arrasateren kontra: 28-11 nagusitu zen. Mutilek, berriz, gutxigatik galdu zuten ostegunean, Urnietan (33-30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!