Balkoian bandera jarriz, Bultza Hernani

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 20a, 00:00

Errugbi klubak kanpaina jarri du martxan igoera fasean lehenengo taldea babesteko. 

Hernanik asteburu honetan jokatuko du Ohorezko Mailarako igoera faseko lehenengo kanporaketa. Finalaurdenetako partidua izango da eta CAU Valenciaren aurka jokatuko du partidu bakarrera, El Río zelaian. Galtzen badu denboraldia amaituko du eta irabaziz gero finalerdietara pasako da. 
Taldeari bultzada emateko Hernani Errugbi Rugby Elkarteak banderen kanpaina jarri du martxan. Igoera fasean kanpaina honekin bultzatu nahi da mutilen Ohorezko B Mailako taldea.  Dagoeneko Zintzarri, Aieko eta Lizeaga tabernetan salgai daude eta zaletuen dendan saltzen hasi dira. 

Landaren ere eskuragarri daude bulegoko ordutegian eta ostiralean dendan 17:00etatik 19:00etara. Hernaniko balkoietan dagoeneko ikusi daitezke banderak zintzilik eta aste honetan gehiago ikustea espero da. 

Garaipen erosoak 16 eta 18 urtez azpikoetan

Hernanik garaipen errazak lortu dituzte asteburuan 16 eta 18 urtez azpikoetan Durangoren aurka. 16 urtez azpikoetan 92-7 irabazi zuten eta 104-0, 18 urtez azpikoetan. 

Asteburu honetan Euskal Emakumezkoen Txapelketako bosgarren jardunaldiko partidua jokatu behar du Hernanik Durangoren kontra.
Hasiera batean larunbata 24ean jokatzea adostu dute, baina hori zalantzan dago koronabirusaren inzidentziaren eboluzioaren zain. 
Durangotik adierazi dute 500kasutik gora badago Hernanin ez direla etorriko eta Hernaniko kluba ados dago erabaki horrekin. Asteazkenera arte itxarongo dute azken erabakia hartzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!