Berriak elkartearen ‘Udaberrirako prest’ kanpaina gaur hasiko da eta apirilaren 30era arte luzatuko da

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 19a, 00:00

Hernani Txartelarekin ordaintzen duten erosleen artean 20 euroko bonoak zozketatuko dira, herriko hainbat dendetan erabiltzeko.

Berriak Hernaniko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak gaur abian jarriko du Udaberrirako prest kanpaina. Hernani Txartelako ekimenaren kanpaina da, eta, batez ere, edertasun eta osasun sektorean jarri dute fokua.


Kanpaina hamabi egunez egongo da abian, apirilaren 30era bitartean. Tarte horretan Hernaniko Txartelarekin erosteak abantailak ekarriko ditu. Kanpaina honekin, Berriakeko edozein dendentan Hernani Txartelarekin ordaindu duten bezeroen artean 20 euroko bonoak zozketatuko dira. 


Bonoak edertasun eta osasun zentroetan erabiltzeko
Bono horiek denda hauetan erabili ahal izango dira: Begira optika, Biokbi optika, Alaia Odontologia Zentroa, Arrosak Estetika, Ezkati ileapaindegia, Federópticos Hernani, Nekane Edergintza eta Peines ileapapaindegia.  

Hamaika aukera eskaintzen ditu Hernani Txartelak
Hernani Txartela hernaniarren fidelizazio txartela da. Berriakek eta Hernaniko Udalak sustatuta, 2014tik abantaila ugari eskeintzen die bere erabiltzaileei. 
Doako txartela da eta ez du ez komisiorik, ez mantentze gasturik. Gainera, bi aukera ematen ditu: identifikazio txartela izatea, bazkide zianez gero zerbitzu publikoen (polikiroldegia, liburutegia) erabilpena ahalbidetzen duena; edo finantziarioa. Txartela Berriaken webgune honetan eskuratu daiteke: hernanidendak.eus eta ondoren erabiltzen hasi daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!