Osasun aktiboen mapa osatzeko, lehen saioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 19a, 00:00

Guztira lau saio izango dira Biterin: bihar, apirilaren 27an, maiatzaren 4an eta 11n. 

Osasun aktiboen mapa osatzeko, apirilean eta maiatzean egingo dute partehartze prozesua. Biterin aurkeztu zuten pasa den astean eta bihar hasiko dira saioak, guztira lau izango direlarik: bihar eta 27an, eta maiatzaren 4an eta 11n.


Saioetan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik: hernani.eus webgunean; Biterin izenemate orria beteta; edota kiroldegira deituta, 943 55 21 85 telefonora. 


Aforoa mugatua izango da, eta dagoen tokia baino jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo dute.


Saioetan prebentzio neurri guztiak errespetatuko direla azaldu dute antolatzaileek, eta horrez gain, diote eskura dauzkaten baliabide guztiak jarriko dituztela. Izan ere, «jendearen partehartzea sustatu nahi dugu, baina aldi berean, gune seguru bat izan dadila».


Elkarlanean ari dira, herriko osasun komunitarioa hobetzeko bideen bila, Hernaniko osasun zentroa, Goierri-Tolosako osasun publikoa, eta Hernaniko Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirola saila. Proiektu honen helburua da; «Hernani osasuntsu baten alde egitea, ikuspegi komunitario batetik; eta herriko ongizate eta osasun komunitarioa hobetzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!