Kontzentrazioa bihar, Miarritzeko erailketa salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 18a, 00:00

Miarritzeko azken erailketa sexista salatzeko kontzentrazioa egingo da bihar astelehenean 19:00etan Plaza Berrin. Ostegunean, 75 urteko emakume bat hil zuen tiroz 77 urteko gizonezko bikotekideak. 2021ean Euskal Herrian gertaturiko hirugarren hilketa matxista da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!