Irakurgai dago jadanik, 'Jario' aldizkariaren zenbaki berria

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 17a, 00:00

Hernaniko Gazte Asanbladako kideen iritziak edota hainbat ekarpen jasotzen dira zenbaki berri honetan, eta gogorarazi nahi izan dute parte hartzea irekia dela. 

Hernaniko Gazte Asanbladak, 2020ko urria inguruan, Jario izeneko aldizkaria sortu zuen, eta oraingo honetan, zenbaki berria sarean dagoela iragarri nahi izan du. 

Jario aldizkariaren azken zenbaki hau jada irakurgai dago sarean, eta bertan, Gazte Asanbladako kideen iritziak edota ekarpenak jasotzen ditu. Esteka honetan aurkitu daiteke, Jario aldizkariaren zenbaki berria: https://drive.google.com/file/d/1a1MKofMmRDRaQ-gU8UE_p6gbd4IumWdH/view. 

Parte hartze irekia, 'Jario'  aldizkarian 
Hala ere, Kontrakantxa Gaztetxeko kideek azaldu dute, parte hartzea irekia dela; «bergogoratu nahiko genuke, edonork har dezakeela parte Jario aldizkarian». Horretarako, jario.hilerokoa@gmail.com helbidera edukia bidaltzearekin «nahikoa  da». 

Orain arte ateratako aldizkari guztiak, eskuragarri daude sarean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!