Aldaketak izango dira Renfeko zerbitzuan, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 17a, 00:00
Hernani eta Pasaia arteko tartean ez da tren zerbitzurik izango.

Groseko Iztuetako pasabidea botatzeko lanak direla eta, Hernaniko eta Pasaiako geltokien artean zerbitzua etengo da. 

Asteburu honetan, hilaren 17an eta 18an, Donostiako Gros auzoko Iztueta pasabidea botatzeko lanak egingo dituzte. Horren ondorioz, Hernani eta Pasaia arteko tren zerbitzua ez da izango.

Edonola ere, trenaren ibilbide bera egingo duten autobusek ordezkatuko dute tarte horretan trenaren zerbitzua. 
Udalak jakitera eman duenez, Florida auzoko Bestizan 10 zenbakiko portalaren parean egongo dira autobusak, Herribusaren geralekuan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!