Bizipoza elikatzen du, emozioz betetzen gaitu, besteekin konektatzen gaitu eta ezbeharrei aurre egiteko indarra metatzeko balio digu. Eta zuk, jolasten al duzu azken aldian? Norekin gustatzen zaizu jolastea? Zein alorretan?
Ilusio faltak, emozioen kudeaketarako zailtasunak, bizitzako alor guztiak edo gehienak seriotasunez hartzeak, perfekzionismoak, norbere buruaren balio pertsonala produktibitatean oinarritzeak... tentsioa, bikotekidearekin talka, familiaren aldetik kexak eta beste hainbat ustekabe edo ondoeza ekar ditzake.
Naturaz gozatu, barre egin, gogoko gauzak burutu, gorputzaren bidez adierazi, irudimenari ateak zabaldu, auto-plazeraz gozatu edo harreman erotikoak izateari eskaini al diozu tartea azken aldian? Dantza egitea, musika entzutea, pelikula on batean murgiltzea, leku berriak deskubritzea, zure burua serioegi ez hartzea, ridikulua egiteko baimena hartzea, zikintzea, zapore berriak dastatzea, abestea, ... zer botatzen duzu faltan? Zer egin dezakezu oraintxe zure bizitzan joko gehiago egon dadin?
Eta zuk, jolasten al duzu azken aldian?
Ohiko bikoteen eremuan, askotan kexa eta eskaera, elkarrekin txispa piztea izan ohi da. Lur berri ludikoak ereiteko, abiapuntua izan ohi da elkarrekin jolastera gonbidatzea. Askok hau entzunda, eremu erotikoari buruz ari garela irudikatuko dute, baina ez! Jolasa bere horretan ari gara proposatzen, pikea eta ludikotasuna da oinarria: kartak, saskian baloia sartzea, xakea, frontenisa, boloak, trivial motakoak lagun gehiagorekin, scape room taldean, dominoa... bakoitza bere posibilitateen barruan. Konektatzen gaituzten jokoak azken finean. Galtzeko prest, jokoan murgiltzeko jarrerarekin, izerditzeko gai, barregarri geratzeko aukerarekin... posible ikusten duzu eramaten uztea? Ez bada horrela, Plax-en lagun zaitzakegu!!!