Irabazteko partidua gaur, neska jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 17a, 00:00

Hernaniar bat, sakea egiten.

Hernaniko kiroldegian jokatuko dute ligako laugarren partidua, gaur arratsaldeko 16:00etan hasita, Lizardiren kontra.

Gaur jokatuko dute ligako lauga­rren partidua, Gipuzkoako Txa­pelketan, Hernaniko neska ju­­­benilek. Etxean ariko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita, Hernaniko kiroldegian; eta aurrean izango dute Lizardi. Ligako azkenaurreko sailkatua da talde zarauztarra, jokatutako lau partiduak galduta; eta beraz, irabazteko partidua izango dute hernaniarrek. Momentu onean daude beraiek, gainera: txapel­ketako aurreneko partidua gal­­du ondoren, hurrengo biak ira­bazi dituzte, Fortuna B eta Alda­peta Maria mendean hartuta.

Hirugarren garaipena segidan lortu nahi dute bihar, sailkapenean gora egiten jarraitzeko. Seigarren daude une honetan, baina badira beraien aurretik zenbait talde, partidu bat edo bi gehiago jokatu dituztenak, dagoeneko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!