Izena eman daiteke, KZ Guneak eskaintzen dituen ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 16a, 00:00

Zuzeneko hitzaldiez gain, ikastaroen aukera zabala eskaini du KZ Guneak; eta hainbat bide daude izena emateko.

Hilabetero moduan, KZ Guneak zuzeneko hitzaldien egitaraua argitaratu du. Apirilean, denera 6 saio antolatu ditu, eta KZ Guneko YouTube kanalean egongo dira ikusgai: KZGuneaTIC. Hurrengo hitzaldia apirilaren 20an du, euskeraz, 19:00etatik 19:30etara bitartean: Zure kontaktuak sinkronizatu Googleren kontaktuekin. Ondoren, hilaren 22an, datorren ostegunean, gaztelaniaz egingo dute hitzaldi bera, ordu berean.

Azkenik, apirilaren 27an eta29an, 19:00etatik 19:30etara, Podcastak entzuteko APPei eta webguneei buruz arituko dira. Asteartean euskeraz izango da saioa eta ostegunean, aldiz, gaztelaniaz.

Ikastaro mordoa, hilabete honetan.

Aipatutako hitzaldiez gain, ikastaro ugari antolatu dituzte datozen egunetarako. Apirilaren 26an hasiko dira batzuk eta beste batzuk, aldiz, maiatzaren 3an eta 17an. Ikusgai daude KZGuneko webgunean (kzgunea.eus), eta zabalik dago izena emateko epea. Besteak beste, Dropbox, sare sozialak, ofimatika orokorra eta beste gai asko landuko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!