Haur Eskolan izena emateko epea irekita dago

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 14a, 00:00
Hernaniko Haur Eskolan jangela zerbitzua eskaintzen da.

Herriko 0-2 urte bitarteko haurrak, Haur Eskolan matrikulatzeko epea zabaldu da.

Hernaniko Haur Eskolan herriko 0-2 urte bitarteko haurrak Haur Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago. 2021eko martxoaren 20an baino lehen jaiotakoek apirilaren 21era arte dute matrikulatzeko epea.

2021eko martxoaren 21etik aurrera jaiotakoek aldiz apirilaren 21etik aurrera, beren jaiotze datatik hilabete bitarteko epean egin behar dute izenematea.

Matrikulazio epe honetan izena emango dute irailean, urrian edo azaroan hasi nahi dutenek (Haur Eskolan hasteko, 16 aste eta egun bat beteta izan behar ditu haurrak). Izenematea Haur Eskolan, edo www.haurreskolak.eus-en bidez egin daiteke. Hernaniko Haur Eskolak jangela zerbitzua ere eskaintzen du, elikadurak funtsezko lekua baitu eskolaren Hezkuntza Proiektuan. Informazio gehiago www.hernani.eus webguneko albistean ere lortu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!