Kirol jardueratarako dirulaguntzak eskatu ditzakete klubek eta elkarteek

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 14a, 00:00

2019-2020 denboraldian eginiko kirol jarduerei dagokio laguntza.

55.000 eurokoa da bideratutako partida eta 2019-2020 denboraldiko hainbat kirol programa eta jarduera antolatzeagatik emango dira, horiek izandako proiekzioagatik zein interesagatik.

Zabaldu du Hernaniko Udalak epea, kirol programa eta jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko. Aurrekontuak biltzen ditu irabazi as­morik gabeko kirol klubei eta elkarteei zuzendutako aurrekontu partidak.

Kirol programen helburuekin bat datozen 2019-2020 denboraldiko hainbat kirol programa eta jarduera antolatzeagatik emango dira laguntzak, horiek izandako proiekzioagatik zein interesagatik. Oinarri hauen objektu diren dirulaguntzatarako bi­de­­ratuko den kreditua 55.000 eurokoa da.

Entitateak indarrean dagoen araudiaren arabera eratutakoa izan behar du, eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen eta Entitateen Erregistro Orokorrean, zein Elkarteen Hernaniko Udal erregistroan izena emanda egon beharko du.

Kasu zehatzetan, eta hernaniko Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirol delegatuak hala zehaztutakoan, Hernanitik kanpo kokatutako entitateek ere izango dute diru-laguntzak eskuratzeko aukera, betiere, antolatutako jardueren zati haundi bat udalerrian bertan egin denean edo udalerriarentzat interesgarriak izan badira.

 

Apirilaren 24ra arte, laguntza aurkezteko epea

Aurkezteko epea apirilaren 24ra arte arte izango da, 15 egun natural deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Dokumentazioa eskuratzea, informazioa eta eskaeren aurkezpena Hernaniko Udal Kiroldegiko bulegoetan, edo www.her­nani.­eus web orrian ere eskura daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!