Maiatzaren 30era arte eman daiteke izena, uztaileko errugbiko udalekuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 13a, 00:00

Hernaniko Errugbi Elkarteak uztailerako udalekuak antolatu ditu, eta irekita dago izena emateko epea. Inskripzioa egiteko bi bide daude: hernanirugby.eus/udalekuak webgunean; edo udalekuak@hernanirugby.eus helbide elektronikora mezua bidalita. Udalekuak bi motakoak izango dira: batetik, 2007 eta 2013 urteetan jaiotakoentzako udaleku irekiak eta, bestetik, denboraldi honetan 16 eta 18 urtez azpiko mailetan aritu diren jokalarientzako teknifikazio udalekuak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!