‘Udaberrirako prest’ kanpaina, hilaren 19tik 30era bitartean

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 13a, 00:00

Hernani Txartelarekin ordaintzen duten erosleen artean 20 euroko bonoak zozketatuko dira, herriko hainbat dendetan erabiltzeko.

Berriak Hernaniko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak abian jarri du Udaberrirako prest kanpaina. Hernani Txartelako ekimenaren kanpaina da, eta, batez ere, edertasun eta osasun sektorean jarri dute fokua.


Kanpaina datorren astelehenean jarriko da abian, hilaren 19an; eta apirilaren 30era bitartean egongo da eskaintza hori izateko aukera. Kanpaina honekin, Berriakeko edozein dendentan Hernani Txartelarekin ordaindu duten bezeroen artean 20 euroko bonoak zozketatuko dira. Bono horiek denda hauetan erabili ahal izango dira: Begira optika, Biokbi optika, Alaia Odontologia Zentroa, Arrosak Estetika, Ezkati ileapaindegia, Federópticos Hernani, Nekane Edergintza eta Peines ileapapaindegia.  


Hamaika aukera eskaintzen ditu Hernani Txartelak
Hernani Txartela hernaniarren fidelizazio txartela da. Berriakek eta Hernaniko Udalak sustatuta, 2014tik abantaila ugari eskeintzen die bere erabiltzaileei. Doako txartela da eta ez du ez komisiorik, ez mantentze gasturik. Gainera, bi aukera ematen ditu: identifikazio txartela izatea, bazkide zianez gero zerbitzu publikoen (polikiroldegia, liburutegia) erabilpena ahalbidetzen duena; edo finantziarioa. Txartela Berriaken webgune honetan eskuratu daiteke: hernanidendak.eus.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!