‘Burbunak eta Etsayak’ dokumentala ostiral honetan, Aquariumean

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 13a, 00:00
Eñaut Agirre, Joxan Ruiz, Jon Mari Beasain eta Iñaki Sanz-Azkue.

Ostiral honetan, Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre hernaniarrek zuzendutako dokumetala eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan Donostian.

I.Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko zinema erakustaldiaren baitan, Doberak ekoiztutako Burbunak eta Etsayak dokumentala eskainiko da apirilaren 16an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Donostiako Aquariumean. 


59 minutuko euskerazko dokumentala da, euskera batuko azpitutuluekin. Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirrek zuzendutako dokumentala ikusteko, aldez aurretik gonbidapenak hartu behar dira. Doakoak dira eta Donostiako Aquarium denda birtualean lortu daitezke. 


Dokumental honek, Hernaniko bizimodua erakutsiko du, «herri honetan haril amaigabe hori ez baita gelditu oraindik. 25 protagonistek azalduko dute Burbunak eta Etsayak zer diren»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!