Hernani garaipena lortu ezinik Euskal Ligan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 13a, 00:00

Gasteizeko taldeak maila haundia erakutsi zuen.

Seigarren jardunaldian 4-15 galdu zuen Gasteizko Lautadaren kontra eta azken postuan dago sailkatua punturik batu gabe.

Waterpoloko aurtengo denboraldia ez da erraza Hernanirentzat. Larunbatean denboraldiko seigarren partidua jokatu zuen eta seigarren aldiz punturik batu gabe geratu zen. Gasteizko Lautada taldeak 4-15 irabazi zuen Hernaniko igerilekuan.

Jakina zen partidu zaila zutela hernaniarrek aurretik, arabarrak sailkapeneko goiko postuetan daudelako eta ez zieten hernaniarrei aukerarik eman. Hasieratik bukaeraraino nagusi izan ziren, azken markagailuak erakusten duen bezala.

Donosti C-Hernani taldea azken postuan dago sailkatuta, punturik gabe eta nahiz eta oraindik partidu asko geratu denboraldia amaitzeko, ez da erraza izango garaipenak lortzea. Oraingoz sei partidutik lau jokatu ditu etxean eta bi kanpoan. Helburua aurreneko garaipena lortzea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!