'Amua' ikuskizunaz gozatzeko aukera hernaniarrek, ostegun honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 12a, 00:00

Maite Larburuk oholtza gaineko estreinaldia du ostegunekoa.

Maite Larburu hernaniarrak hartzen du parte osteguneko estreinaldian.  Arratsaldeko 
19:00etan hasiko da emanaldia. 

Ostegun honetan, estreinakoz, Amua emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute Hernaniko herritarrek. Bertan, Maite Larburu hernaniarrak hartzen du parte. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera emanaldiari. Axut konpainiaren eskutik iritsiko da Hernanira lan berri hau, zuzeneko musika eta irudiak uztartzen dituena, hain justu. Ximun Fuch aktore eta zuzendariak zuzendutako lana da.

Maitasunaren inguruan eta maitasunaz haratago ere gogoetan egiten du lan honek. Eta Maite Larburuk, oholtza gaineko estreinaldia du, zuzeneko musika eskaintzearekin batera gainera, aktore lanetan jardungo du.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!