Gaurtik, ETB1eko 'Erremontari' saioan, Sagardoaren Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 12a, 00:00

Elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira gaurtik aurrera Erremontari saioan. Astelehenero 22:15etan eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du.

XIgarren Sagardoaren Txapelketa aurkeztu zen pasa den ostegunean Galarretan. Bertan azaldu zuten, ETB1eko Erremontari saioaren barruan txertatuko dela txapelketa astelehenero, gaurtik hasi eta ekainaren 7an bukatuta, finalarekin. Horrek «tradizioa eta modernitatea uztartzea ekarriko du. Tradizioa kirola bera da: xextoek, pelotek eta frontoiak irudikatzen dute. Modernitatea, berriz, saioan zehar kamera bereziekin eskainiko diren irudiek islatzen dute, eta baita saio baten barruan jokatzeak ere». 

Erremontari Saioan, Sagardoaren txapelketa guztia emititzeaz gain, elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira, teknologia berriak erantsiz. Gaurtik aurrera, astelehenero gaueko 22:15etan ETB1n  eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du prime timean. 

Sagardoaren Txapelketan sei bikotek hartuko dute parte eta sei sagardotegi ordezkatuko dituzte. Honakoak dira parte hartuko duten sagardotegiak: Oialume Zar, Larre Gain, Bereziartua, Gurutzeta, Gaztañaga, Setien eta Petritegi.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!