Gaurtik, Langileko argazki erakusketa

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 12a, 00:00

Covid-19aren ondorioz, bertan behera gelditu ziren Langile ikastolak 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak. Orain ordea, berriro ekin nahi dituzte, eta horretarako argazki erakusketa bat antolatu dute, eta gaurtik egongo da ikusgai. Apirilaren 24ra arte, aukera egongo da Biterira bertaratzeko, arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara. Langile Ikastolak herritarrak animatu nahi ditu argazki erakusketara bertaratzera. Eta honakoa gaineratu dute; «ikastola horixe izan baita: elkartasuna, duintasuna, ahalegina, konpromisoa, ardura, parte hartze aberatsa...». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!