Fase erregularra garaipenarekin amaituta, igoera faseko finalaurdena jokatuko du Hernanik CAUren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 12a, 00:00

Hernani, Ourenseren aurkako partiduan, touchean.

Larunbatean 63-12 emaitzarekin garaipena lortu zuen Hernanik, talde galiziarraren aurka. Fase erregularra amaitu du, eta apirilaren 24an edo 25ean igoera fasea jokatuko du talde trikoloreak.

Larunbatean, Ourense talde galiziarra hartu zuen Hernanik Landaren. Arratsaldeko 18:00etan hasi zen partidua, eta  Hernanik irabazi zuen, 63-12. Larunbateko partiduak, ez zuen zailtasun berezirik, eta sailkapenari begira ez du aldaketa haundirik ekarri. Hala ere, Hernanik asteburuan itxi zuen fase erregularra, garaipenarekin, horrek konfidantza emango die, igoera faserako. 


Igoera fasea, apirilaren 24an edo 25ean 
Oraindik ez da data zehatzik zehaztu igoera faserako, baina talde trikoloreak, CAU Valenciaren aurka jokatuko du, apirilaren 24an edo 25ean. Valentzian izango da norgehiagoka, El Rio zelaian eta finalaurdenak izango dira partidu bakarrera. Irabazlea finalerdietara pasako da eta galtzailea kanporatua izango da

Hernanik bosgarren postuarn amaitu du hiru multzoen sailkapena eginez gero bigarren bigarrengo onena izan delarik. CAU izan da bigarren onena eta laugarren postua dagokio. Horrexegatik jokatuko du etxean finalaurdenetako partidua. 

Beste norgehiagokak ondokoak dira: La Vila-Belenos, Gernika-Fenix Zaragoza eta Pozuelo-Almeria. Hernanik irabazten badu finalerdietan La Vila-Belenos kanporaketaren irabazlearen aurka jokatu beharko luke. La Vilak irabazten badu kanpoan eta Belenos pasatzen bada, Landaren. 

Igotzeko finala irabazi beharra dago edota finala galduta, promozioan Ohorezko Mailako azkenaurreraren kontrako kanporaketa irabazi behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!