Izaskun Zubitur eta Antton Elorzak jaso zituzten Errigorako sari bana lehiaketa irabazi ondoren

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 10a, 00:00

Izaskun Zubitur bere seme-alabekin saria eskuetan hartuta.

Izaskun Zubitur eta Antton Elorza dira Errigora lehiaketako irabazleak eta Errigorako saski bana eskuratu dutenak. Urumea bailara erdigunean jarrita 14 galdera erantzun behar ziren eta Izaskun Zubiturrek denak asmatu zituen zuzenean saskia eskuratuz. Bigarren postuan, 13 erantzun zuzenekin, berdinketa egon zen eta bi asmatzaileeen arteko zozketan Antton Elorza izan zen saritua.

Bi garaileek Kronikan jaso zituzten martxoaren bukaeran Errigorako loteak. Sari hori eskuratzeko baldintza zen Kronikalaria edo Dobera Euskara Elkarteko bazkidea izatea. Hori da, hain justu ere, bazkide edo Kronikalari izateak dituen abantailetako bat: antolatzen diren lehiaketetan irabazteko eta saria eramateko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!