Urte arraro eta ilun bat atzean uzteko garaia heldu dela dio Berriak Ostalari eta Merkatari elkarteak. Hori kontutan izanik, esku artean dituzten kanpainetan zentratuko dira, pandemia aurretik egiten zen moduan hain zuzen.
Udaberrian sartu gara jadanik, eta hau aprobetxatzeko ohiko kanpainak jorratuko ditu Berriak elkarteak eta haietako bat izango da Hernani txartela: Osasuna eta estetikan oinarritutako kanpaina izango da, eta bertan herriko hainbat komertzioek hartzen dute parte, hala nola, optikak, ile apaindegiak eta hortz klinikak. Hau guztia Hernani txartela kanpainaren baitan, eta aipatu dute laister jarriko dutela abian.
Berriak elkartearen asmoa da, normaltasunera itzultzea apurka-apurka. Urte zaila atzean utzi eta aurrera egiteko garaia dela ziurtatu dute, eta kanpainetan zentratzea dute helburu. Udaberriko kanpainaz gain, beste hainbat etorriko dira, herriko komertzio eta merkataritzari laguntzen jarraitzeko xedearekin.
Horregatik, herritarrak animatu nahi dituzte, laister abian jarriko den Hernani txartela kanpainan parte hartzera, eta etorkizun hurbil batean etorriko diren kanpaina gehiagotan ere parte hartzera.
Udaberriko koloreekin batera, kaleetako giroa piztuko da, eta behar bada, normaltasun batera heltzeko garaia laister iritsiko da.