Mundarrok eta Hernanik atzeratutako partiduak jokatuko dituzte gaur, etxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 10a, 00:00

Asteburu honetan, atzeratutako partiduak jokatuko dira. Horrela, gaur Mundarrok eta Hernanik partiduak izango dituzte senior mutilen lehenengo mailan. Astigartarrek gaur, 12:00etan, Azkune dute aurkari kiroldegian; eta 16:00etan, Hernaniko kiroldegian, hernaniarren txanda izango da, Donosti Dolphins-en kontra. Mundarroko neska seniorrek atzo jokatu zuten Askatuaken kontra, Astigarragako kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!