Gipuzkoako Batel Txapelketa, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 10a, 00:00

Pasai Donibanen, gaur eta bihar, Gipuzkoako Batel Txapelketak jokatuko dira maila guztietan; infantiletatik hasi eta absolutoetara arte, kadete eta jubeniletatik pasata. Gaur, 10:30etan hasiko dira estropadak eta sailkapen probak izango dira. Maila bakoitzean lau denbora onenak egiten dituztenak iganderako finalera sailkatuko dira eta bosgarren eta zortzigarren postuetan sailkatutakoek, berriz, Federazio Saria jokatuko dute. Sailkapena, binaka, erlojuaren kontra jokatuko da. Igandeko finalak 10:00etan hasiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!