Ba al dakizu 50 urtetik gora dituzten bi pertsonatik batek zailtasunak dituela zarata dagoenean besteek esaten dutena entzuteko?

Kronika - Erredakzioa 2021eko apirilaren 10a

Entzumen-galera batek izan ditzakeen ondorioak ulertzea garrantzitsua da.

Familiari eta lagunei iruditzen zaie entzumena galdu duen pertsonak «nahi duen hori» entzuten duela soilik; alegia, galera selektiboa duela iruditzen zaie. Hori gertatzen da soinu batzuk argi entzuten direlako eta beste batzuk, aldiz, ez. Ondo ikusten ez dugunean ezin dugu irakurri eta gauza bera gertatzen da entzumenarekin; ez badugu argi entzuten, ez gara gai ondo ulertzeko. Eta kontsonante ahulagoak, «s» eta «f» adibidez, nahasi egiten dira, eta hutsuneak edo hitz okerrak sortzen dira. Adibide bat: «soka» esaten dugu eta «foka» ulertzen dute.

Batzuetan, hutsune horiek erraz betetzen dira, eta badirudi pertsonak dena ulertzen duela. Aldiz, alboan zarata badago, ezpainak ezin badira irakurri orain maskarillarekin gertatzen zaigun bezala, hitz egiten duen pertsona urrun badago edo elkarrizketa azkarra bada, hutsuneak gero eta handiagoak dira eta ezin dira «bete».

Orduan, hauxe esaten dugu: “Barkatu, errepikatu dezakezu?” Hori oso astuna da, eta, azkenean, ez dugu berriro galdetzen eta, ondorioz, isolatu egiten gara.

Lerro hauetan deskribatutakoa gertatzen bazaizu edo hau gertatzen zaion norbait ezagutzen baduzu: hobeto entzuten eta ulertzen laguntzeko aukera dugu.

 

 

 

AUDITEK

ELKANO KALEA, 35  - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!