Hernaniko palistak hiru txapelen bila aterako dira, gaur, Gipuzkoako gomazko paletako finaletan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 10a, 00:00

Barrenetxea jubenilak lehendabiziko partidua jokatuko du bihar

Jubeniletan Kerejeta-Macicior eta TolaretxipiBarrenetxea bikote hernaniarrak neurtuko dira; bigarren mailan Urien eta Gutierrez SuBerriren kontra ariko dira; eta lehenengo mailan Irazustabarrena-Arrieta, Su-Berri 3ren kontra.

Hernaniko frontoian, kiroldegian, bihar Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako finalak jokatu dira jubenil nesketan, nagusien bigarren mailan eta nagusien lehenengo mailan. Finalak 10:00etan hasiko dira eta jubenilak izango dira lehendabizikoak jokatzen.

Gipuzkoako jubenil mailako pala txapelketaren finala bi bikote hernaniarrek jokatuko dute. Ane Kerejeta eta Enara Macicior, ligaxkako partidu guztiak irabazita, sailkatuta zeuden eta Joana Tolaretxipi eta Alaitz Barrenetxea gehitu zitzaien finalera, finalerdia Intxurre 1 taldeari irabazita. Kerejeta eta Macicior dira faborito, baina argi dagoena da herrian geratuko dela txapela. Bigarren finala Hernani 2k eta Su-Berrik jokatuko dute. Hernani 2 Ainhoa Urien eta Eli Gutierrezek osatzen dute eta zuzenean lortu zuten finalerako pasea, ligaxkan lider bukatuta. Su-Berriko Lasarte eta Aranburuk ezustekoa eman zuten Balerdi eta Otaegi hernaniarren kontra, finalerdian. Beraz, hernaniarrak faborito izan arren, goraka datorren bikotea dute aurrez aurre.

Irazustabarrena-Arrieta Larrarte-Erasunen aurka

Hirugarren finala maila gorenean ari diren bikoteek jokatuko dute. Hernaniko bikotea Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrietak osatzen dute. Ligaxkan jokatutako lau partiduak irabazi zituzten eta zuzenean finalera sailkatzea lortu zuten, finalerdirik jokatu gabe. Bigarren eta hirugarren postua Su-Berriko bi bikotek lortu zuten eta beraien artean jokatu zuten azkenaurreko partidua. Azkenean, Su-Berri 3k lortu zuen finalerako pasea, nahiz eta ligaxkan atzetik sailkatu. Horrela, Irazustabarrena eta Arrietak, Larrarte eta Erasunen aurka jokatuko dute Guipuzkoako txapeldun geratzeko asmoz.

Hernaniarrak dira faborito, baina aurkariak ere maila altukoak dira.

Bestetik, Amaia Irazustabarrena Bizkaiako larruzko pala txapelketa jokatzen hasiko da gaur bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!