Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza deialdia zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 9a, 00:00

Zazpigarren urtez, etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak bideratuko ditu Hernaniko Udalak. Guztira, 133.000 euroko partida bideratuko du Udalak horretarako. Bi modalitate daude: gazteenak (18-35 urte bitartekoena) 76.500 euroko partida du eta helduenak, (36 urtetatik gorakoena) 56.500 euroko partida. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 19an bukatuko da. Bi helburu nagusi dituzte: gazteak, bereziki, emantzipazio bidean laguntzea eta herrian etxebizitzen alokairua sustatzea. Deialdia Hernaniko herrian alokairuan bizi diren 18 urtetik aurrerakoei zuzendua dago. Dirulaguntza hauen kudeaketa Politika Sozialetako Haur, Nerabe eta Gazteria Arloak eramaten du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!