'Leges naturae' erakusketarekin batera jarduerak, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 9a, 00:00

'Landarearen aztarna' tailerra apirilaren 17an egingo da.

Ekimenak apirilean eta maiatzean egingo dira museoan. Programak helduentzako eta familientzako jarduerak biltzen ditu.

Chillida Lekuko udaberriko programazioa aurkeztu da eta Leges naturae aldi baterako erakusketarekin uztartzen dira ekintzak.  Antolatutako jarduera paraleloak honakoak dira: Baso bainuak, Japoniako estanpazio-tailerrak, bisita botanikoak eta ilustrazio zientifikoaren mundura hurbilketa, besteak beste. Proposamenetako batzuk, publiko guztientzako aukera eskaintzen dute. 

Programazio horren bidez, Eduardo Chillidaren lanari buruzko begirada berriak ematen ditu museoak, eta bere lanera hurbiltzeko aukera berriak eskaintzen ditu, biologia eta filosofia bezalako beste diziplina batzuekin elkarrizketan. Leges naturae erakusketaren gai nagusia Chillidaren eta naturaren arteko harremana da.

Erakusketa Zabalaga baserriko bosgarren aretoan dago ikusgai eta 2021eko maiatzaren bukaera arte egongo da zabalik. Doakoa da museoko sarrerarekin, eta astelehen eta ostiralero egiten da 12:00etan, ordu erdiko iraupenarekin.

Itziar Insaustirekin ere basoko bainuak eskaintzen dira eta bihar eta apirilaren 24an egingo da 10:00etan.

Landareen aztarna tailerra datorren asteko larunbatean egingo da, apirilaren 17an,   10:00etatik 13:00etara. Edukiera mugatua da eta Itziar Inzurrunzaga da arduraduna.

Landareen aztarna artea eta zientzia batzen dituen sormen-jarduera da, eta inguruan ditugun lore, landare eta zuhaixkak ezagutzeko aukera ematen du.

Leges naturae. Artea, filosofia eta biologia mahaingurua maiatzaren 13an, 19:00etan, Zabalaga baserrian eskainiko da.

 

Familientzako jarduerak

Familientzako ere jarduerak antolatu dira. Landareak ilustratzea natura ulertzeko tailerra maiatzaren 8an eta 22an eskainiko dira, 11:00etan. Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Raúl Domínguez Pazoren eskutik egingo da.

«Egunero inguratzen gaituzten forma eta kolore asko dira, milaka zuhaitz eta lore, eta askotan ez diegu kasurik egiten». Aranzadiko Botanika Sailak eta Raúl Domínguez Pazo ilustratzaileak familia-tailer bat antolatu dute naturari buruzko xehetasun guztiak ikusi eta paperean jartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!