Tokiko Gobernu bilera telematikoki, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 7a, 00:00

Biharko, Tokiko Gobernu Batzarraren bilera deia luzatu du Udalak. Telematikoki egingo da, eta goizeko 08:00etan emango zaio hasiera bilerari. Bi gai nagusi landuko dira: lehena, auzolana sustatzeko diru laguntzak arautzeko oinarriak azalduko dira eta bigarrena berriz, Hernaniko Biteri barruko argiztapen elementuak jartzeko hornidura kontratuko exekuzio epearen luzapena izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!