Gaur eskulanak eta etzi herri kirolak

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 7a, 00:00

Doberak, Aste Santuko oporrak familian eta euskaraz igarotzeko asmotan hainbat egitasmo antolatu ditu. Hori horrela, gaur arratsalderako, eskulanen tailerra antolatu da. Goizeko 10:00etan izango da lehen txanda eta 11:30etan bigarrena, biak Atsegindegin. Etzi­ berriz, herri kirolak antolatu dira Ave Maria parkean, goizeko 10:30etan hasita. Euria eginez gero, Atsegindegin izango da. Gogoratu aurrez izena eman behar dela Doberaren egitasmoetan parte hartzeko, dobera@dobera.eus era idatzi daiteke, 943 33 27 99 eta 662 406 629 telefonora deitu.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!