Gaurtik aurrera, Hernaniko Udal Kiroldegian, makina bat ekintzetan parte hartzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 7a, 00:00

Hainbat ekintza eta ikastaro antolatu ditu Udal Kiroldegiak apirilerako.Ostegunera arte, goizetan igerileku haundian jolas egiteko materiala jarriko da. Parte hartzeko, deitu 943 55 21 85 telefono zenbakira 

Hernaniko Udal Kiroldegiak, hiru ohar helarazi nahi izan ditu, egingo dituzten egitasmo eta ikastaroen berri emateko. Ostegunera arte, goizetan, igerileku haundian jolas egiteko materiala jarriko da. Goizeko 10:00etatik 13:00etara egongo da aukera. 

Bestalde, Astindu Larunbata! egitasmoaren barruan, hainbat ikastaro egingo dira apirileko larunbatetan. Hilaren 17an, aire librean zirkuitua jarriko da, goizeko 10:00etan, eta ondoren 11:00etan, Aquagym eskainiko da gazteentzat. Apirilaren 24an, Hiit entrenamenduaz gozatzeko aukera ere egongo da 10:00etan hasita, eta 11:00etan, Ziklo Indoorra. Ikastaro hauetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du, eta antolatzaileek azaldu dute bazkideek doan har dezaketela parte eta bazkide ez direnek ordaindu egin beharko dutela. Telefono honetara deituta apuntatu daiteke: 943 55 21 85.  

Gimnasioko monografikoak
Apirileko asteazkenetan gimnasioko monografikoak izango dira, parte hartu nahi izanez gero, bertan azaltzearekin nahikoa da. Gaur hasiko dira saio hauek,  abdominalak landuz. Saio bat goizean eta bestea arratsaldean.  

 

GIMNASIOKO MONOGRAFIKOAK

GAUR
08:15 eta 18:00  Abdominalak lantzeko saioa 
Apirilak 14 
08:15 eta 18:00 Indar ariketa +65
Apirilak 21
08:15 eta 18:00 Korea (Fit Ballarekin)
Apirilak 28
08:15 eta 18:00 Zeure entrenamendua antolatu 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!