Uztailerako bi motatako udalekuak antolatu ditu, Hernaniko Errugbi Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 7a, 00:00
Teknifikazio udalekuetan, aurretik landutakoa sakontzeko aukera egongo da.

Udaleku hauetan izena emateko aukera maiatzaren 30era arte izango da. Esteka honetan apuntatu daiteke: hernanirugby.eus/udalekuak edo helbide elektroniko honetara idatzita: udalekuak@hernanirugby.eus

Uda modu paregabean pasatzeko, Hernaniko Errugbi Elkarteak, udalekuak antolatu ditu, uztailerako hain justu. Udaleku hauek, bi motatakoak izango dira; batetik 2007 eta 2013 urteetan jaiotakoentzako izango da, eta udaleku hauek: Errugbi Udaleku Irekiak izango dira. Errugbi elkarteak antolatutako udaleku hauek,  «errugbian oinarrituta egongo badira ere, txangoak edota kirolak probatzeko aukera izango dute astelehenetik ostiralera» jakinarazi dutenez. Aukera dago asteka apuntatzeko, izan ere,  prezio ezberdinak daude; 2 asteko udalekuek 100 euro balio dute eta  4 astekoek, 170 euro. 

Bestetik, denboraldi honetan, 16 eta 18 urtez azpiko mailetan aritu diren jokalarientzako izango dira. Udaleku hauek astean hiru egunez egingo dira, denboraldi osoan landutakoa sakontzeko aukera izango dute entrenatzailearekin. Teknifikazio udaleku hauetan ere prezio ezberdinak daude, hala nola, bi astetarako (6-7 egun) 100 euro, eta bost astetarako (14-15 egun), 170 euro. 

Izenematea, zabalik
Errugbi elkarteak antolatutako udalekuetan izena emateko aukera dago, maiatzaren 30era arte. Bi modutara egin daiteke, udalekuak@hernanirugby.eus helbidera idatzita, edo www.hernanirugby.eus/eu/udalekuak estekan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!