Realarekin, Koparen zati bat Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 4a, 11:07

Joseba Ibarburu, Jhonny Porto, Luis Llopis, Iban Oyarzabal eta Jose Luis Sanchez, Koparekin eta Hernaniko banderarekin.

Errege Kopa irabazi zuen Realak atzo, Athletic 0-1 menderatuta. Ondo ospatu zuten lorpena, Realeko bost hernaniarrek: Joseba Ibarburuk, Jhonny Portok, Luis Llopisek, Iban Oyarzabalek eta Jose Luis Sanchezek.

Realak irabazi zuen Errege Kopa atzo gauean, Athleticen kontra, Sevillako La Cartuja zelaian. 0-1 nagusitu zen talde txuri-urdina, Mikel Oyarzabalek penaltiz egindako golarekin. Eta harmailetatik 90 minutuz gozatu eta sufritu ondoren, ederki ospatu zuten garaipena, bost hernaniarrek.

Izan ere, Realaren garaipenarekin, Koparen zati bat etorri da Hernanira ere, taldeko parte diren bost herritarren eskutik. Argazkian ageri dira bostak, Koparekin eta Hernaniko banderarekin. Ezkerretik eskuinera: Joseba Ibarburu lehendakariordea, Jhonny Porto sukaldaria, Luis Llopis atezainen entrenatzailea, Iban Oyarzabal prentsa arduraduna, eta Jose Luis Sanchez utilleroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!