Loidi eta Altzueta arteko semaforoak martxan jartzeko, bidea itxita egongo da datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 4a, 00:00

Loidi baserriaren parean jarri dute dagoeneko, semaforoetako bat.

Asteartetik ostiralera egongo da bidea moztuta, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara; baina ireki egingo dute gauez. Dagoeneko jarrita daude semaforoak, eta haien arteko konexioa da orain egingo dutena.

Aurreko asteotan aritu dira lanean, Loidi baserriaren eta Altzueta sagardotegiaren arteko bi­de zatian, segurtasuna hobe­tze­ko. Datozen egunotan jarrai­tuko dute lanekin, eta ondorioz, bidea itxita egongo da, asteartetik ostiralera, goizeko 08:00eta­tik arratsaldeko 18:00etara. Gau­ez, berriz, irikita egongo da. Eta egunez ere, bidea ez da moztuta egongo etengabe, lanen beharren araberakoa izango baita.

Loidi eta Altzueta arteko semaforoekin daude lotuta, datozen egunetako lanak. Dagoeneko jarri dituzte bi semaforoak bertan, eta orain egingo dute horien arteko konexioa: biak lotu eta komunikatuko dituen kablea zintzilikatuko dute, eta lurrean autoak antzemango dituzten espirak jarriko dituzte.

Hortaz, lan horiek bukatuta daudenean, txandakako pasoa emango dute semaforoek, eta ez dira aldi berean pasako norabide batean eta bestean doazen autoak. Horrela, bidea estua izanik, zati horretan bi ibilgailu gurutzatzea saihestuko dute.

Martxoaren 15ean hasi zituzten bide zati horretako segurtasuna hobetzeko lanak, eta aurreneko aste horretan, argiteriaren zutabearentzako oinarri berri bat eta semaforoa jartzeko prestaketak egin zituzten Udaleko Zerbitzu Publikoetako langileek. Gerora, bi semaforoak ja­rri dituzte bertan.

Eta horrez gain, babes-hesi bat ere jarriko dute zati horretan, ibilgailuak ibaira erortzeko arriskua mugatzeko. Martxoaren erdialdean ziren hesia jartzekoak, baina jarri b­ehar duen enpresak arazo bat izan zuela eta, apirilaren erdialdetik aurre­ra egitea aurreikusi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!