Herri kirolak antolatu ditu Doberak

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 2a, 00:00
Pasa den asteazkenean talde jolasak antolatu ziren Ave Maria parkean.

Aste Santuko oporrak direla eta, Dobera Euskara Elkarteak Oporrak familian eta euskaraz egitasmoa antolatu du. Apirilaren 7an, goizeko 10:00etatik 11:30etara bitartean egingo dute eskulan tailerren bigarren saioa eta 2 euro ordaindu beharko ditu partehartzaile bakoitzak. Azkenik, apirilaren 9an, herri kirolak egingo dituzte Ave Marian, goizeko 10:30etan. Aurretik izena eman behar da www.dobera.eus webgunean edo 943 33 27 99 / 662 406 692 telefono zenbakietako batera deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!