Langilek Biterin argazki erakusketa jarriko du

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 2a, 00:00

Ikastolaren 50garren urteurrena ospatzeko ekintzen barruan kokatzen da eta apirilaren 12tik 24ra egongo da ikusgai. 

Joan den urtean, pandemiagatik, bertan behera geratu ziren Langile ikastolaren 50garren urteurrena ospatzeko ekintzak. Eta orain, berriro ekin nahi izan diete. Horretarako, erakusketa antolatu dute. 


Erakusketa hori apirilaren 12tik 24ra arte egongo da ikusgai Biteri Kultur Etxean 17:30etatik 20:00etara. 


Bertan, 50 urte horietan bildutako argazkiak ikusi daitezke eta ikastolak, urte guzti horietan, izan duen ibilbidea ezagutzeko modua da.
50 urte bete dituztela ospatuko dute, «Ikastola horixe izan baita: elkartasuna, duintasuna, ahalegina, konpromisoa, ardura, parte hartze aberatsa, emakumeak, gizonak... eta dena haurrak zoriontsu izan zitezen eta daitezen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!