'Tote bag' tailerra gaur, bi txandatan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 31a, 00:00

Tote bag poltsak egiteko tailerra antolatu du Hernaniko Gaztelekuak gaurko, eta bi txandatan egingo dute: arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara, aurrenekoa; eta 19:00etatik 20:30etara bigarrena. Izena eman behar da parte hartzeko, Gaztelekuaren sare sozialetan; eta bigarren txandan badago tokia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!