Gerriko beltza, herriko lau judokak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 31a, 00:00

Gerriko beltza lortu duten Hernaniko lau judokak, elkarrekin.

Beste lau gerriko beltz dauzka orain, Hernaniko judo taldeak. Izan ere, azkeneko egunotan lortu dute gerriko beltza, herriko beste lau judokak. Karlos Lazkanok, Madrilen lortu zuen 7 DANa, aurreko astean. Eta Ivan Alzurik, Borja Mendilucek eta Jon Alonsok, Tolosan izan zuten 1 DANa lortzeko azterketa, joan den larunbatean; eta hirurek eskuratu zuten gerriko beltza.

Lau judokak zoriondu nahi izan ditu Hernaniko judo taldeak, lortutakoagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!