Aste Santuan ere zabalik, Zelaia

Kronika - Erredakzioa 2021eko martxoaren 30a

Ateak zabalik dauzka Zelaia sagardotegiak, eta hala izango ditu Aste Santuan (apirilak 1-5) eta maiatzean. Aurtengo aldaketa guztiekin ere, bisitariek berdin-berdin izango dute aukera, kupeletako sagardo ezberdinak dastatzeko. Eta mahai eta jarleku berrituetan, betiko produktuak: bakailu tortila, bakailu frijitua, parrillan egindako txuleta; eta nobedadea, postrean gazta taula gehitu dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!