'Tote bag' tailerrean parte hartzeko, aukera oraindik Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 30a, 00:00

Martxoko egitarauari bukaera emateko, tailerra antolatu du Hernaniko Gaztelekuak, bihar arratsalderako. Tote bag izeneko poltsak egiten arituko dira bertan, bi txandatan:  arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara, eta 19:00etatik 20:30etara. Parte hartzeko, izena eman behar da, Hernaniko Gaztelekuaren sare sozialetan. Aurreneko txanda beteta dago, baina bigarrenerako badago aukera oraindik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!