Xabier Huitzi eta June Garmendia, Andoainen aritu dira igeri

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 30a, 00:00

Asteburuan zehar Hernaniko igerilariek kontrol txapelketa izan dute Andoainen eta bertan hartu dute parte Xabier Huitzi eta June Garmendiak. Lehendabizi, mutilak aritu ziren eta Huitzik 200 metro libreetan 2:25.99ko denbora egin zuen eta 28.81 50 metro libreetan. June Garmendia beste bi probetan aritu zen: 100 metro estiloetan 1:36.15eko denbora egin zuen eta 44.12 50 metro tximeletan. Miren Uxue Garmendia izena emanda zegoen, baina azkenean, ez zuen parte hartu Andoaingo kontrol txapelketan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!